2023ko maiatzaren 8a
WEBGUNEA ERABILTZEKO ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZAK www.kaikubaserria.eus
Indarrean dagoen legediarekin bat etorriz (Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko
Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea, EBko 679/2016ko Erregelamendua, baita edozein unetan aplikatu
beharreko beste edozein arautegi ere), webgune honen: www.kaikubaserria.eus (aurrerantzean, Webgunea)
Erabiltzaileei honakoa jakinarazten diegu:
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L, Webgunearen titularra da.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k honako egoitza du: Mikeletegi pasealekua 55, Donosti 20009.
Bere honakoa da: IFK B31684020 eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroko 1820. Liburukian, 43. folioan,
SS-17285. orrian dago inskribaturik.
Harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: kaixo@kaikubaserria.eus / protecciondedatos@kaiku.es
Harremanetan jartzeko telefonoa: (+34) 943 117 000
Hemen deskribaturiko zehaztapen eta baldintzen helburua Webgunearen sarbide eta erabilera erregulatzea
da, baita Erabiltzaileei haren bidez KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k eskaintzen dituen
zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta horiek erregulatzea ere.
Webgune honen sarbide eta erabilerak Erabiltzaile egoera egozten du.
Webgunera sartzean, Erabiltzaileek Lege Oharra eta Pribatutasun Politika onartzen dituzte. Zehaztapen eta
baldintza horiek osotasunean edo partzialki beste batzuengatik ordezkatuak izango balira, zehaztapen eta
baldintza berriak onartutzat emango dira hemen adierazi bezala jardutean.
Erabiltzaileak dira Webgunearen edukien erabileraren erantzule bakarrak.
Aipatutako Zehaztapen eta Baldintzei buruzko dudarik izatekotan, Erabiltzaileak e-mail bat bidali dezake
honako helbide elektronikora: kaixo@kaikubaserria.eus / protecciondedatos@kaiku.es
KAIKU BASERRIA-AZKORRA (aurrerantzean, Sarrerak) bisitarako sarrerak Internet bidez erosteko aukera
eskaintzen die Orrialdeak erabiltzaileei.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du Orriaren erabileraren erantzukizuna. Erantzukizun hori Sarrerak eta/edo
zenbait eduki erosteko beharrezkoa den erregistrora zabaltzen da. Erregistro horretan, erabiltzailea izango da
egiazko eta legezko informazioa ematearen ardura.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k onustez jarduten duen arren, ez da Eduki horien kalitate,
fidagarritasun, zehaztasun edo zuzentasunetik erator daitezkeen erreklamazioen erantzule izango.
Erabiltzaileak KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Webgunearen bitartez eskaintzen dituen
Edukiak era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Jarraian, adierazpen gisa, baina mugatu
gabe, erabilpen ezegokitzat hartzen diren hainbat portaera aipatuko dira: (i) eduki, iruzkin edo propaganda
arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edota gaztaro, haurtzaro edo
giza eskubideen aurkakoak direnak hedatzea; (ii) legez kanpoko, bidegabeko edo onustearen, moralaren,
ohitura onen eta/edo ordena eta segurtasun publikoaren kontrako jardueretan erortzea; (iii) KAIKU
CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan
kalteak eragitea edota sistema horiek maneiatzea. Era berean, sarean birus informatikoak edo aipatutako
kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo hedatzea; (iv) beste Erabiltzaile
batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea edota haietako mezuak
aldatzea edo manipulatzea edo haien pribatutasun, intimitate edo beste edozein oinarrizko eskubide urratzea
edo Erabiltzaileei Webgunerako sarbidea galarazten edo oztopatzen duten edozein jarduera burutzea; (v)
edozein baliabide edo euskarriren bidez KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren edota hirugarrenen
edozein eskubide urratzen duen edonolako iruzkin eta/edo edukiak sartzea, gordetzea edo hedatzea, batez
ere jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen dituztenak; (vi) Webgunearen bidez
eskainitako Edukiak Zehaztapen eta Baldintzek, Pribatutasun Politikak eta zerbitzu eta/edo eduki jakin bat
erregulatzen duten baldintzek hitzartutakoaren aurka erabiltzea; (vii) Edukiak publizitatea egiteko edo berezko
zein hirugarrenen informazioa sustatzeko, saltzeko, kontratatzeko edo hedatzeko erabiltzea, KAIKU
CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k aurretiaz, espresuki eta idatziz emandako baimenik gabe.
Produktuak eta Webgunean dauden eduki guztiak KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-renak edo
kasuan, kasu, harekin lotutako sozietateenak edo hirugarren erakundeenak edo banakoenak dira, eta jabego
industrialarekin eta intelektualarekin lotutako indarrean dauden legeek babesten dituzte.
Erabiltzaileek KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k dituen Jabetza Intelektual eta Industrialeko
eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.
Halaber, Erabiltzaileek ezin izango dute Webgunearen Edukia edo diseinua, bere osotasunean edo zati
batean, erabili, hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, ustiatu, erreproduzitu edo kopiatu KAIKU
CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k aurretiaz espresuki eta idatziz emandako baimenik gabe.
Erabiltzaileek KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri esklusiboki eta eskualdagaiki, lurralde edo
denborazko mugarik gabe eta dohainik, lagatzen dizkiote Edukien bidez egindako iruzkin, kontsulta,
iradokizunak etab. Webgunean, Blogean edo sozietateak aproposa deritzon baliabide edo euskarritan
iradokizun edo iruzkin horiek erabiltzeko, banatzeko, esplotatzeko, esportatzeko, argitaratzeko, zabaltzeko
eta erreproduzitzeko eskubideak. Halaber, horien bestelakotze, eraldatze edo aldatzea burutu dezake,
Erabiltzaileen aldeko konpentsazio, kalte-ordain, ordainketa edo tarifa-ordaintze edo beste edozein motako
eskubide ekonomikorik ekarri gabe.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k Webgunearen erantzule gisa, erabiltzaileei jakinarazten die
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz indarrean dauden arau eta lege guztietako xedapenak betetzen
dituela uneoro, batez ere EB 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide
digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, baita, edozein unetan aplikagarria den
indarrean dagoen beste edozein lege ere, eta erabiltzaileen datu pertsonalak behar bezala erabiliko eta
tratatuko direla bermatzen du.
Webguneko edozein formulario, blog edo Edukitan bere datuak ematean, Erabiltzaileek Datuak Babesteko
Politika edo Pribatutasun Politika onartzen dute.
Merkataritza-mezuak
Aplikagarria den araudiari jarraikiz eta batez ere Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren
Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeari eta Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen
bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, KAIKU CORPORACIÓN
ALIMENTARIA, S.L.-k erabiltzaileari une bakoitzean bere helbide elektronikoa tratatzeko baimena eskatuko
dio xede komertzialetarako.
Erabiltzaileek edozein momentutan baliogabetu dezakete merkataritza-mezuak jasotzeko eman duten
baimena haien borondatea KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri honako helbide
elektronikoan: protecciondedatos@kaiku.es jakinaraziz.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L- ez da inolaz ere, honakoek sortutako kalte-galeren erantzule
izango; adierazpen gisa baina mugatu gabe: Edukietan egon daitezkeen akats edo omisioak, Webgunearen
edo Edukien erabilgarritasun teknikoaren, kalitatearen, fidagarritasunaren, zehaztasunaren, zabaltasunaren,
egiazkotasunaren eta baliotasunaren faltak edo birusen zein malware-en igorpenak sortutakoak, hori
saihesteko beharrezko neurri-teknologiko guztiak hartu dituen arren.
Erabiltzaileak Webgunearen erabileraren erantzukizuna onartzen du. Erantzukizun hori eduki jakin
batzuetarako sarbidea lortzeko behar den erregistrora ere hedatzen da. Erregistro horretan Erabiltzailearen
erantzukizuna izango da egiazko eta legezko informazioa ematea.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Erabiltzaileek Webgunean argitaratutako bere ustez ezegokiak
diren iruzkin edo eduki guztiak kentzeko edo Erabiltzaileari berehala kentzea exijitzeko eskubidea izango du.
Era berean, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L edo hirugarren batek eskatuta, Zehaztapen eta
Baldintza hauek betetzen ez dituzten Erabiltzaileei Webgune honetara eta/edo eskainitako Edukietara
sarbidea ukatu edo kentzeko eskubidea ere izango du.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k Zehaztapen eta Baldintza hauetan xedatutakoa urratuz erabili,
hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, ustiatu, erreproduzitu edo kopiatu diren eta Webgunearekin erlazioa
duten edozein esteka, iruzkin edo eduki berehala kentzeko eskaera egiteko eskubidea izango du.
Halaber, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k, hark edo hirugarren batek eskatuta, Zehaztapen eta
Baldintza hauek urratu dituzten Erabiltzaileei aurretiko abisurik gabe Webgunera eta/edo eskainitako
zerbitzuetarako sarbidea ukatu edo kentzeko eskubidea izango du.
Webgunearen Erabiltzailea izango da Zehaztapen eta Baldintza hauek urratuz KAIKU CORPORRACIÓN
ALIMENTARIA, S.L eta/edo beste edozein Erabiltzaile edo hirugarreni edozein eratan sortutako kalte-galeren
ardura hartuko duena.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k edozein momentutan eta aurretiko abisurik gabe Zehaztapen
eta Baldintza hauek, baita Pribatutasun Politika ere, legedi berrietara egokitu edo erabaki korporatibo
estrategikoengatik moldatzeko eskubidea izango du. Halaber, Webgunearen Edukiak erabili nahi dituen
bakoitzean hauek kontsultatzea gomendatzen dio Erabiltzaileari.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k ez du inolako kasutan hark kudeatzen ez duen
webguneetarako esteketan edo hiperesteketan dauden edukien ardurarik hartuko, ezta hiperesteka horietan
edo Interneteko beste guneetan dauden material edo informazioen eskuragarritasun tekniko, kalitate,
fidagarritasun, zehaztasun, zabaltasun, egiazkotasun eta baliotasunik bermatuko.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L eta Erabiltzailearen arteko erlazioari indarrean dagoen
Espainiako araudian ezarritakoa aplikatuko zaio eta edozein motatako eztabaida Donostia (Gipuzkoa) hiriko
Auzitegietara eramango da.
Ikusi KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-ren Pribatutasun Politika
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ren Cookie Politika ikusi.