Zatoz Kaiku
Baserrira bisitatzera

Gure etxeko ateak zabaldu dizkizuegu, gure jatorria ezagutu dezazuen. Gure familia-baserrian zehar ibilbide ludiko eta didaktikoa eginez, Kaikuko abeltzainek egiten duten lan garrantzitsuaren inguruko guztia ezagutu eta ikasiko duzue.
Erreserba egin

Zer da
Kaiku Baserria?

Noizbait galdetu badiozu zeure buruari ea zer behar den baserriko litro bat esne jasangarri lortzeko, esperientzia honetan aurkituko duzu erantzuna, oso modu berezian.
Jarri harremanetan

Ezagutu

Ibilbide bat egingo dugu gure familia-baserrian zehar, ezin hobeto ikusteko nola lantzen dugun behiekiko eta ingurumenarekiko errespetua, jasangarritasunean oinarrituta eta teknologiak lagunduta.

Ikasi

Zuen mahaira gure baserrietako litro bat esne jasangarri iristeko behar den guztia ikusiko dugu. Abeltzainen familien lana ezagutuko dugu, teknologia, prozesuak, laneko xehetasunak, albaitariak, bai eta Kaikuren produktu goxoak egiteko erabiltzen diren “sukaldeak” ere.

Dastatu

Eta jatea oso gogoko dugunez, Kaikuren produktu goxoak dastatuz berrituko ditugu indarrak.

Talde eta
ikastetxeentzako bisitak

Talde handia edo ikastetxea bazara, jar zaitez gurekin harremanetan!
Jarri harremanetan

Non gaude?

Oiardon, Araba, Altubeko ordainlekutik 7 kilometrora.
Kokapena ikusi
FAQS

Ohiko galderak

Ezinbestekoa al da erreserba egitea?

Bai. Erreserba web bidez egin daiteke, "Erreserba egin" botoian eskuragarri dagoen formularioaren bidez.

Zertan datza bisita?

Bisitan, Kaiku Baserriaren instalazioetatik ibilbide gidatua egingo dugu, eta baserriko litro bat esne jasangarri lortzeko behar dugun guztia ikusiko duzu. Gainera, Kaiku produktuen dastatzea egingo dugu, eta bisita bakoitzari egokitutako tailerra edo jokoak egingo ditugu.

Zenbat irauten du bisitak?

Guztira ordu eta erdi.

Jantzi berezirik eraman behar dugu?

Komeni da oinetako erosoak ekartzea eta klima kontuan izatea arropa egokia ekartzeko.

Ibilbidea egokituta al dago mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat?

Bai, ibilbidea eta instalazioak egokiak dira mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Euria eginez gero, bertan behera utziko al litzateke bisita?

Ez, bista berdin-berdin egin daiteke eguraldi txarra egiten badu ere. Izan ere, ibilbidearen zati batzuk kanpoan direnez, komeni da berokiak, aterkia eta oinetako egokiak ekartzea.

Zein adinetik aurrera gomendatzen da bisita?

Kaiku Baserria esperientzia 6 urtetik gorako pertsonentzat dago diseinatuta, baina 3 urtetik aurrera egin daiteke, nagusi batek lagunduta.

Zenbat pertsonatik aurrera jotzen da taldetzat?

Gutxienez 10 eta gehienez 25 lagunek egiten dituztenbisitak taldetzat hartuko dira.

Zein da sarrerak itzultzeko politika?

Erabiltzaileak Sarrerak bertan behera uzteko aukera du, erosketa formalizatzen den unetik, eta bisita eguna baino 48 ordu lehenagora arte, justifikatu beharrik gabe.
Bertan behera uzte hori behar bezala egiten bada, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, erreserba kentzeko eta bertan behera uzteko erabakiaren berri jasotzen dugun egunetik 14 laneguneko epean gehienez.
KAIKU ez da bankuak aplika ditzakeen kargu edo itzultze-komisioen erantzulea.

Nora jo dezaket Internet bidez erositako sarrerekin arazorik badut?

Formulario honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan. Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.