Pribatutasun-politika

2023ko maiatzaren 8a

Arduraduna: Kaiku Corporación Alimentaria, S.L.

Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Tratamenduaren arduraduna  KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L. (aurrerantzean, Kaiku), I.F.K.: B31684020.

Kontakturako datuak:  E-maila: protecciondedatos@kaiku.es / Tel.: + (34) 943.117.000 Pribatutasun politika honekin lotuta edozein kudeaketa edo eskaera egiteko, idatzi protecciondedatos@kaiku.es helbide elektronikora “Pribatutasun Politika” erreferentzia idatzita.

Tratatutako datuen kategoriak, tratamenduaren xedeak eta gordetze-epeak

Zein datu tratatzen ditugu?

Kaikuk erabiltzailearen honako informazio pertsonala jaso dezake, adibide gisa baina ez horretara mugatuta 

Erregistratzean: erabiltzaileek informazio pertsonala ematen dute, hots, izena, abizenak, posta-helbideak, NAN, helbide elektronikoa(k).

Online dendan erostean: erabiltzaileek informazio pertsonala ematen dute, hots, izena, abizenak, posta-helbideak, NAN, helbide elektronikoa.

Orrian edozein iritzi, iradokizun, inkesta ematean: erabiltzaileek Orrian pertsonala eman dezakete, hala nola izena, abizenak, e-maila.

Informazio edo komunikazio komertzialak edo newsletter-a jasotzea onartzean: erabiltzaileek beraien helbideak (elektronikoak eta/edo postalak) ematen dituzte.

KAIKURI bere irudia eta bere lagunena (argazkia edo bideoa) erabiltzeko eta ezagutzera emateko baimena ematean, eta bere lagunen baimena duela adieraztean: erabiltzaileek euren eta beraien lagunen irudiaren (argazkia edo bideoa) erabilera eta zabalkundea onartzen dute, zeintzuen baimenak dituzten helburu horretarako, eta edozein unetan KAIKU ematea onartzen dute.

Tutoreak diren adingabeen irudia erabiltzeko baimena ematean: erabiltzaileek onartzen dute tutore diren adingabeen irudia (argazkia edo bideoa) erabiltzea eta zabaltzea.

Zein helbururekin eta zenbat denboraz tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Erabiltzaileen datuen tratamenduaren xedeak honakoak izan daitezke:

  1. Erabiltzaileek orrian egiten duten erregistroaren kudeaketa. Online erosketa-zerbitzua erabili ahal izateko, Erabiltzailea Orrian erregistratu beharko da aldez aurretik eta eskatzen zaizkion identifikazio-datuak eman beharko ditu, hala nola, izena, abizenak, posta-helbideak, NAN, helbide elektronikoa(k). Kaikuk ezinbesteko datuak direla ulertzen du, horiek gabe ezingo da Erabiltzaileak eskatzen duen zerbitzuaren eskaera kudeatu.
  2. Eskaeren, erosketen kudeaketa bezeroari arreta eta bezeroaren poztasuna barne Eskaera eta erosketa egiteko, erabiltzaileak identifikazio-datu jakin batzuk eman beharko ditu, adibide gisa eta inolako mugarik jarri gabe, izena, abizena, e-maila eta posta-helbidea. Une bakoitzean eskatzen den informazio pertsonala ezinbestekoa da zure eskaera kudeatzeko eta xede horretarako eman diguzun helbidean (posta-helbidea) produktuak entregatzeko, beraz, Kaikuk ulertzen du datuok ezinbestekoak direla eta horiek gabe ezinezkoa dela erosketa egitea, zein erabiltzaileak behar duen arreta jasotzea. Halaber, erosketa prozesua amaitzean, Kaiku-k zuk emandako helbide elektronikora poztasun inkesta bat bidal diezazuke, bere interes legitimoan oinarrituz, erositako zerbitzu eta/edo produktuekin duzun poztasun maila ezagutzeko.
  3. Iritziak, iradokizunak, inkestak. Zure iritzia, iradokizuna, inkesta ematean, Orrian, erabiltzaileek, adibide gisa eta inolako mugarik jarri gabe, izena, abizenak, e-maila bezalako informazio pertsonala eman dezakete Orrian argitaratzeko.
  4. Informazio eta jakinarazpen komertzialak: Egokia bada informazio de jakinarazpen komertzialak jasotzea onartzean, edozein bitartekoren bidez, elektronikoa barne (posta elektronikoa eta/edo SMS mezua), erabiltzaileek beraiek borondatez emandako helbide elektronikoetara eta/edo telefono mugikorretara Kaiku-ren jakinarazpen eta informazio komertzialak jasotzea onartzen dute, Kaiku-rekin lotutako gaiei, haren zerbitzu eta produktuei eta Kaiku-k antola ditzakeen lehiaketa, zozketa eta/edo sustapenei buruzko informazio edukitzeko.
  5. Zure irudia eta zure lagunena erabiltzea eta zabaltzea (argazkia edo bideoa): KAIKURI bere irudia eta bere lagunena (argazkia edo bideoa) erabiltzeko eta ezagutzera emateko baimena ematean, erabiltzaileek euren eta beraien lagunen irudia KAIKU BASERRIA-AZKORRA-n eta KAIKUREN komunikazio kanaletan argitaratzea onartzen dute (webgune korporatiboa, sare sozialak) KAIKU BASERRIA-AZKORRA eta bere jarduera zibiko-kulturala sustatzeko.
  6. Tutorea naizen adin txikikoen irudia:  Tutoreak diren adin txikikoen irudia berariaz erabiltzeko eta zabaltzeko baimena ematean, dagokien Check-boxa (kontrol-laukia) markatzean, erabiltzaileek tutore diren adingabeen irudia erabiltzea eta zabaltzea onartzen dute KAIKU BASERRIA-AZKORRA-n eta KAIKUREN komunikazio kanaletan argitaratzeko (webgune korporatiboa, sare sozialak) KAIKU BASERRIA-AZKORRA eta bere jarduera zibiko-kulturala sustatzeko.
  7. Nire lagunek beren irudiak erabiltzeko baimena: Bere lagunek bere irudiak erabiltzea baimentzen duela adieraztean, erabiltzaileak adierazten du helburu horietarako bere lagunen baimenak dituela, eta, halaber, konpromisoa hartzen du KAIKURI noiznahi entregatzeko baimen horiek egiaztatzen dituen edozein dokumentu. 

Informazioa gordetzea

  1. Kaiku-k erabiltzaileak Orrian erregistratzean ematen dituen datu pertsonalak tratatuko eta biltegiratuko ditu, erabiltzaileak erregistro-datuok ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, Online Dendako bezero/erabiltzaile den bitartean eta bezero/erabiltzailearen datuen tratamenduarekin lotuta n erantzukizunetatik ondoriozta litezke obligazio legalen iraunaldian zehar.
  2. Kaiku-k erabiltzaileak, bezeroak erosketa egitean ematen dituen datu pertsonalak tratatuko eta biltegiratuko ditu, Online Dendako bezero/erabiltzaile den bitartean eta bezero/erabiltzailearen datuen tratamenduarekin lotuta n erantzukizunetatik ondoriozta litezke obligazio legalen iraunaldian zehar.
  3. Orrian iritzi edo iradokizun bat ematean edo inkesta bat egitean ematen dituen datu pertsonalak tratatuko eta biltegiratuko ditu, erabiltzaileak/bezeroak erregistro-datuok ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, Online Dendako bezero/erabiltzaile gisa eta bezero/erabiltzailearen datuen tratamenduarekin lotutako erantzukizunetatik ondoriozta litezke obligazio legalen iraunaldian zehar.
  4. Erabiltzaileak Kaiku-ren informazio edo jakinarazpen komertzialak jasotzea onartzen duenean ematen dituen datu pertsonalak, interesdunak, erabiltzaileak/bezeroak erregistro-datuok ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, gordeko dira eta bezero/erabiltzailearen datuen tratamenduarekin lotutako erantzukizunetatik ondoriozta litezke obligazio legalen iraunaldian zehar.
  5. Erabiltzaileak erabiltzeko eta zabaltzeko baimena ematean ematen dituen irudiak (argazkian edo bideoan) gordeko egingo dira interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, bai eta legezko betebeharrak preskribitzen direnera arte ere, haien tratamenduari lotutako erantzukizunetatik ondorioztatu daitezkeenak

Hartzaileak

Zein hartzaileri jakinarazten zaizkio zure datuak?

KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, SL-k hirugarrenen eta/edo erlazionatutako enpresen zerbitzuak kontratatu ditzake bere izenean zerbitzuak egiteko, ilustrazio moduan, baina ez mugatzeko, besteak beste, Orrialdearen kudeaketa eta ostatua, hostinga, KAIKU BASERRIA-AZKORRA bisitak barne. Zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez zaie entregatuko enpresa horiei, informazioaren konfidentzialtasuna gordetzeko eskatuz, eta horren erabilera debekatuta dago hemen aipatutakoak ez diren helburuetarako.

Administrazio publikoak legeak aurreikusitako kasuetan.

Estatuko segurtasun indar eta organoak, legeak ezarritakoari jarraikiz.

Orriaren erabiltzaileen/bezeroen datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legez eskatzeko gaitasuna izanda datuok eskatzen dituzten administrazio-erakundeei, Estatuko poliziari, Epaile eta/edo Epaitegiei ezik.

Tratamenduaren legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Bezero/erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendurako oinarri-legala interesdunak emandako baimenean, Kaiku-ren interes legitimoan eta KAIKU-rekin duzun harreman komertzialean oinarritzen da.

Erabiltzaileek borondatez erabiltzen eta/edo hitzartzen dituzte
Orrian eskainitako zerbitzuetara eta modu berean ematen dizkiete beraien datuak, irudiak barne Kaiku-ri, erosketa egitean edo edozein kontsulta egitean.

Erabiltzaileek espresuki adierazten dute dagokion Check-boxa (kontrol-laukia) markatzean, bere lagunen baimena dutela beren irudiak (argazkia edo bideoa) KAIKUK erabiltzeko eta zabaltzeko KAIKU BASERRIA-AZKORRAN eta KAIKU komunikazio kanaletan argitaratzeko (webgune korporatiboa, RRSS) KAIKU BASERRIA-AZKORRA eta bere jarduera zibiko-kulturala sustatzeko asmoarekin.

Erabiltzaileek berariaz adierazten dute dagokien Check-boxa (kontrol-laukia) markatzean baimena ematen dutela tutore diren adin txikikoen  irudiak tutore diren adin txikikoen (argazkia edo bideoa) argitaratzeko eta zabaltzeko  KAIKU BASERRIA-AZKORRAN eta KAIKUREN komunikazio kanaletan (webgune korporatiboa, sare sozialak) KAIKU BASERRIA-AZKORRA eta bere jarduera zibiko-kulturala sustatzeko.Orrian erregistratzean, egokia denean edo/eta erosketa egitean eskatzen zaizkizun datu minimoak ematen ez badituzu, ezingo duzu haren edukia atzitu ezta
eskatutako produktuak erosi ere.

Eskubideak

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Datuen Babesari buruz aplikagarria den legediari jarraikiz, erabiltzaileek honako eskubideak gauzatu ahal izango dituzte, aurrerago zehazten den prozedura xehatuari jarraikiz:

Baimena eman izanaren ukatze eskubidea: egokia denean, erabiltzaileek edozein unetan ukatu dezakete beraien datu pertsonalak jasotzeko eta tratatzeko emandako eskubidea, horretarako ezarritako prozeduren bidez, ukatze horren aurreko tratamenduaren zilegitasuna kaltetu gabe.

Sarbide eskubidea: erabiltzaileek Orriaren bidez Kaikuri eman dizkioten datu pertsonalei buruzko
informazioa eskatu ahal izango dute.

Zuzenketa edo ezabatzea: erabiltzaileek eman dituzten datu pertsonalak zuzentzea edo ezabatzea eskatu ahal izango dute.

Eramangarritasuna: hala egin daitekeenean, erabiltzaileek eman dituzten datu pertsonalen eramangarritasuna eskatu ahalko dute.

Tratamendua mugatzea: hala egin daitekeenean, erabiltzaileek haien datuen
tratamenduaren mugatzea eskatu ahal izango dute.

Aurkakotasuna: hala egin daitekeenean, erabiltzaileak datuen tratamendua
ukatu dezakete.

Eskubideak gauzatzeko prozedura: izaera pertsonaleko datuen titularrak diren erabiltzaileek,
aurrean aipatutako eskubideak gauzatzeko honako egin beharko
dute:

  1. Idatzi bat bidali helbide elektroniko honetara:
    protecciondedatos@kaiku.es
  2. Idatzi horrek honakoa izan beharko du:
    • Idatzi “Datuen babesa, KAIKU BASERRIA-AZKORRA”. erreferentzia
    • Eskakizunaren helburua.
  3. Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

Indarrean dagoen araudi aplikagarriari jarraikiz (2016/679 EB Erregelamendua eta Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa), aipatutako Araudian zehazten diren epeetan erantzungo dizugu.

Datu pertsonalen babesari dagokionez ez bazaude pozik zure eskubideekin, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu eskumena duen Datu Pertsonalen Agentziara, haren webgunearen bidez: www.agpd.es.

Pribatutasun politikaren eguneratzea

Egon daitezke aldaketak pribatutasun politikan?

Kaiku-k edozein unetan eta aurretik jakinarazi beharrik gabe aldatu ahalko du Pribatutasun Politika hau, legegintza-nobedadeetara egokitzeko edo enpresaren erabaki estrategikoak direla eta. Halaber, Orriaren bidez eskainitako edukiak edo zerbitzuak erabiltzean erabiltzaileari politika hori kontsultatzea aholkatzen diogu.