Bai. Erreserba web bidez egin daiteke, "Erreserba egin" botoian eskuragarri dagoen formularioaren bidez.
Bisitan, Kaiku Baserriaren instalazioetatik ibilbide gidatua egingo dugu, eta baserriko litro bat esne jasangarri lortzeko behar dugun guztia ikusiko duzu. Gainera, Kaiku produktuen dastatzea egingo dugu, eta bisita bakoitzari egokitutako tailerra edo jokoak egingo ditugu.
Guztira ordu eta erdi.
Komeni da oinetako erosoak ekartzea eta klima kontuan izatea arropa egokia ekartzeko.
Bai, ibilbidea eta instalazioak egokiak dira mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.
Ez, bista berdin-berdin egin daiteke eguraldi txarra egiten badu ere. Izan ere, ibilbidearen zati batzuk kanpoan direnez, komeni da berokiak, aterkia eta oinetako egokiak ekartzea.
Kaiku Baserria esperientzia 6 urtetik gorako pertsonentzat dago diseinatuta, baina 3 urtetik aurrera egin daiteke, nagusi batek lagunduta.
Gutxienez 10 eta gehienez 25 lagunek egiten dituztenbisitak taldetzat hartuko dira.
Erabiltzaileak Sarrerak bertan behera uzteko aukera du, erosketa formalizatzen den unetik, eta bisita eguna baino 48 ordu lehenagora arte, justifikatu beharrik gabe.
Bertan behera uzte hori behar bezala egiten bada, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, erreserba kentzeko eta bertan behera uzteko erabakiaren berri jasotzen dugun egunetik 14 laneguneko epean gehienez.
KAIKU ez da bankuak aplika ditzakeen kargu edo itzultze-komisioen erantzulea.
Formulario honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan. Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.